XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Arrazoia ertzeratzean, berriz, narraxkeria datorkio.

Ortik atera zuen Anaxagora-k, alegia bearrezko zuela munduak zuzentzailleren bat, oker biderik gabe jokatu zedin.

Zuzentzaillea Adimena dugu, une oroz bere azken-elburura begira dagoena, aruntz bideratu ditzan bere egitekoak.

Mens enim movet Verum alicujus gratia movet dio Aristotele-k (Met 1 3 948).

Nous-en tasunak

Guzi-jakitun dalarik, ba-daki aurrez gorputz guzien berri.

Auen mogimentuak berak zuzentzen ditu aurrez.

Gero zer gertatuko dan ba-daki, aurretik erabakitzen bai-ditu gero gertako diranak.

Guzi-altsua ere ba-duzu.

Jakitea ez litzake aski.

Erabakiaren ondoren egin-aaltasuna bear da.

Onegatik, adimen onek guzia dezake: habet potentiem maximam (Diels 12 M 6).

Nous au gogo izaki, materitik at bizi da.

Gaikia morroi zaio.

Nous-ek ez bide du beregan iñungo zerkien naasketarik:Reliqua partem omnis materiae contint intellectus vero nulli rei est admixtus (ib 7).

Beraz, izaki au berez ba-dana ta iñoren mendeko ez dana dugu, aldakaitza ta zirkin-gabea, munduko txukuntasunaren iturburua.

Egia da, Anaxagora-k etziola xurgatu sorburu oni txurgatu zezaioken guzia, Sokrate-k ederki dion bezela.

Baño akats auek landa, ez ote dizkigu eman beste pentsamentu eder ugari?.

Nork, Anaxagora-k ezik, eskuratu dizkigu azken-zergatikoaren, gogoaren eta zirkin-itur-buruaren pentsamentuak?....

Nolakoa dan espiritua? espiritu utsa edo materi piñen bat?.

Ez datoz batera kondairagilleak.

Batzueri materi piña deritzaien bitartean besteri espiritu utsa dela iruditzen zaie.

Dakarren adimen ori zer dan galdetuko bagendu, eztabaidaren ziurtasuna baizik ez genduke jasoko jakintsuen alde askotako iritzietatik.

ATOMISTAK

Auek, orain artekoan izendatu ditugun filosofarien saxio-maxioak darabilzkite.

Lojikaren argiz aurre-iritziz, a priori, gidatzen zaizkigu.